euskadi.eus

 

DIGCOMP proiektua

Alderdi orokorrak

Gaitasun digitalen gaineko Europako esparruaren garapena DIGCOMP proiektuan oinarrituta dago; proiektu horretan, gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak Europa osorako identifikatu eta baliozkotzea da xede.

Ezaugarriak:

  • Europako Batzordearen Joint Research Centre zentroko Institute for Prospective Technological Studies – IPTS institutuak garatu du
  • Europako herrialde guztietako ikerketa-arloko institutu eta unibertsitateetako 90 adituren laguntza
  • Osagaiak identifikatu dira ikasle-maila guztietarako

Helburuak

DIGCOMP proiektuak honako helburu hauek ditu:

  • Digitalki lehiakor izateko garatu eta/edo indartu behar diren funtsezko osagaiak identifikatzea gaitasun digitalean
  • Gaitasun Digitalaren deskriptoreak eta kontzeptu-esparrua garatzea, baita EBrako jarraibideak ere
  • Lan-plana proposatzea jarraipen-ekintzetarako

Eredua bat dator Europako Agenda Digitalean definitutako jarraibide estrategikoekin eta gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak identifikatzen ditu digitalki lehiakor izateko beharrezkoak diren ezagutza, trebetasun eta jarrerei dagokienez.

Euskadi, auzolana