euskadi.eus

 

Alderdi orokorrak

IKANOS Testa on line tresna da; tresna horri esker, herritarrak bere profil digitalaren autodiagnostikoa egin dezake, gutxi gorabehera, honako parametro hauen balioespenean oinarrituta:

  • Gaitasun digitalak garatzeko potentziala, eskura dituen ekipamenduen eta sareko konexioaren arabera, eta Internet erabiltzeko ohiturei erreparatuta
  • IKTen eremuan duen prestakuntza, eskuratutako ezagutza teknologikoei eta lortutako ziurtagiriei dagokienez
  • Gaitasun digitalaren maila, gaitasun digitalaren funtsezko osagaiei buruzko ezagutza, trebetasun eta jarreren metaketa neurtzearen ondorioz

Helburuak

Autodiagnostikoko galdesortaren bitartez honako helburu hauek bete nahi dira:

  • Herritarren ahalduntze digitala sustatzea eta, horren ondorioz, gizarte digitalak aurrera egitea Euskadin
  • EAEko herritarrak kontzientziatzea gaitasun digitalak garatzearen garrantziari dagokionez, eta beren profil digitalaren hurbilketa egiteko aukera ematea
  • Gaitasun digitalen gaineko Europako esparrua ezagutarazten eta ezartzen laguntzea
  • Gaitasun digitalak egiaztatzeko tresna baten etorkizuneko garapenerako oinarrizko elementu bat izatea
  • EAEko herritarraren profil digital metatuaren berri, gutxi gorabehera, izateko informazio-bilketa bideratzea
  • EAEko herritarraren gaitasun digitalak indartzeko zerbitzu publikoen (baliabideak, programak eta abar) eskaintza ezagutaraztea (KZ gunea – telezentroen sarea, Enpresa Digitala, IT txartela, Barnetegi Teknologikoa eta abar)

Ezaugarriak

IKANOS Testak honako ezaugarri hauek ditu:

  • On-line tresna
  • Bisualki erakargarria
  • Atsegina eta intuizioz erabiltzeko modukoa
  • Berritzailea, gaitasun digitalen autoebaluazioa egitea ahalbidetzen baitu IPTS institutuaren Europako esparruaren egituran oinarrituta
  • Lortutako profil digitalaren emaitza grafikoak ematen ditu (Aginte-taula)
  • Profil digitalari buruzko txosten pertsonalizatua, osatua eta deskargatzeko modukoa eskaintzen du
  • Feed-back-a sortzen du eta erabiltzaileari orientabideak ematen dizkio elementu interesgarriei buruz

Euskadi, auzolana